ESTETIKA ETA HORTZ-PROTESIAK
Zer lor dezakezu hortz-estetikaren bitartez?
Gaur egun, irribarre ederra izatea osasunaren eta gizarte-ongizatearen sinonimo da.
Pazienteei gero eta gehiago axola zaie aho osasuntsuaz gain irribarre ederra ere izatea.
Gure klinikan hortz-estetika hobetzeko eta ametsetako irribarrea lortzeko tratamenduak egiten dizkiegu gure pazienteei, esaterako, hortz-zuriketa edo hortz-gainazalak.
Zer dira hortz-protesiak?
Prostodontzia odontologiaren adar bat da, pazientearen mastekatzeko funtzioa, erosotasuna, estetika eta osasuna lehengoratzeko eta mantentzeko helburua duena, betiere hortz naturalak leheneratuta eta/edo hortz-piezak aldatuta.
Prostodontistek estetika, funtzioa eta erosotasuna itzultzen dituzte elementu artifizialen bidez.
Helburua pazienteari kaltetutako hortzak leheneratzea, falta zaizkion hortzak ordezkatzea, hortzen eta aurpegiaren estetika hobetzea eta aurpegi-hortzetako arazoak zuzentzea da.
Bakoitzaren premien arabera, pazienteak zer protesi-mota behar duen aukeratzen du, dela finkoa dela erauzgarria.
Lehena eta oraina