1.IDENTIFIKAZIO-DATUAK:
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutako jakinarazpen-obligazioa betez, WEBGUNEAREN JABEAK honako hau jakinarazten dizu:
- Sozietatearen izena: CLINICA DENTAL AROCENA RUIZ S.L.
- IFK: B-75050583
- Egoitza soziala: Zabaleta kalea 44, behea. 20002 Donostia
- Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua T2526 F213
- Telefonoa: 943-280434
- E-maila: info@arocenaruizdental.com
- Administrazio-baimena: Osasungintza
- Doktore elkargokideak:
oJulen Arocena Ferro: 20.000.784 zenbakiko elkargokidea
oAinhoa Ruiz Oleaga: 20.000.894 zenbakiko elkargokidea
oJosé Ángel Arocena Usobiaga: 20.000.261 zenbakiko elkargokidea
2.ATARIAREN ERABILERA:
Webgunerako eta haren zerbitzuetarako sarbidea librea eta doakoa da, baina WEBGUNEAREN JABEAK eskainitako zerbitzuetako zenbaitzuen helburuak betetzeko, erabiltzaileak dagokion formularioa bete behar du aldez aurretik. Horrenbestez, beharrezko datuak ez badira ematen edo okerreko moduan ematen badira, ezin izango zaie eskabideei erantzun, nahiz eta webguneko edukia libreki ikusi ahal izaten jarraituko duen erabiltzaileak.
- ERABILTZAILEAK:
Atari honetara sartzeak eta/edo atari hau erabiltzeak ERABILTZAILEAREN kondizioa ematen du, eta sarbide eta/edo erabilera horretatik, hemen bildutako erabilera-baldintza orokorrak onartzen ditu erabiltzaileak. Baldintza horiek beti aplikatu beharko dira, derrigorrean bete beharreko kontratazio-baldintza orokorrak ote dauden alde batera utzita. Erabiltzaileak:
- Bermatzen du eman dituen datuen jabe diren hirugarrenak informatu dituela eta dokumentu honetan jasotako alderdien berri eman diela. Halaber, bermatzen du baimena jaso duela WEBGUNEAREN JABEARI datuak emateko, aipatutako xedeetarako.
- Erabiltzaileak bere gain hartuko du Webgunearen bidez emandako informazio faltsu edo okerren erantzukizuna, baita horrek WEBGUNEAREN JABEARI edo hirugarrenei zuzenean edo zeharka eragindako kalteen erantzukizuna ere.
4.JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA:
WEBGUNEAREN JABEA, beragatik edo lagapen-hartzaile gisa, bere webgunearen eta bertako eduki guztien (hala nola irudi, audio, soinu, bideo, software edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa, orriaren funtzionamendu, sarrera eta erabilerarako beharrezko ordenagailu-programak, etab.) jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztien titularra da; izan ere, WEBGUNEAREN JABEAREN edo haren lizitatzaileen titulartasunekoak dira webgune honetako elementu guztiak. Eskubide guztiak gordeta. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraikiz, erabat debekatuta dago webgune honetako edukiak erabat edo partzialki erreproduzitzea eta banatzea, baita horien jendaurreko komunikazioa egitea ere, xede komertzialekin, edozein euskarritan eta edozein baliabide teknikoren bitartez, WEBGUNEAREN JABEAREN baimenik gabe. ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du WEBGUNEAREN JABEAREN titulartasuneko Jabetza Intelektual eta Industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa. Atariko elementuak bistaratu ahalko ditu, baita inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste euskarri fisikoren batean gorde ere, baldin eta erabilera pertsonal eta pribaturako baino ez bada. ERABILTZAILEAK ezingo du ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu WEBGUNEAREN JABEAREN orrietan instalaturiko ezein babesgailu edo segurtasun-sistema.
- BERMEEN ETA ERANTZUKIZUNAREN EZESPENA:
WEBGUNEAREN JABEAK ez du hartzen bere gain honako hauek (besteak beste) eragin ditzaketen kalteen inolako ardurarik, kalte horien nolakotasuna edozein dela ere: akatsak edo omisioak edukietan; ataria eskuragarri ez egotea; edukietan birusak edo programa gaizto edo kaltegarriak transmititzea, betiere arazo horiek saihesteko neurri teknologikoak hartu badira.
- ALDAKETAK:
WEBGUNEAREN JABEAK berak nahi dituen aldaketa guztiak egin ditzake webgunean abisatu gabe. Hain zuzen ere, webguneko edukiak eta zerbitzuak aldatu eta ezabatu ditzake, berriak gehitu ditzake, eta haiek atarian aurkezteko eta kokatzeko modua ere alda dezake.
7.ESTEKAK:
Atarian Interneteko beste leku batzuetarako estekak edo hiperestekak gaitzen badira, WEBGUNEAREN JABEAK ez du gune edo eduki horien inolako kontrolik izango. WEBGUNEAREN JABEAK ez du inolako erantzukizunik hartuko berea ez den ezein webgunetarako estekako edukiengatik, eta ez du bermatuko hiperesteka horietako edo Interneteko beste gune horietako material edo informazioaren eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta konstituzionaltasuna. Orobat, kanpo-konexio horiek txertatzeak ez du ekarriko horiekin lotutako entitateekin elkartzea, bateratzea edo parte hartzea.
8.ESKLUSIO-ESKUBIDEA:
WEBGUNEAREN JABEAK beretzat gordetzen du erabilera-baldintza orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei atarirako eta/edo eskainitako zerbitzuetarako sarbidea ukatzeko edo kentzeko eskubidea, berak erabakita edo hirugarren batek eskatuta eta aldez aurretik zertan abisatu gabe.
9.ALDERDI OROKORRAK:
WEBGUNEAREN JABEAK ez du onartuko baldintza orokor hauek ez betetzea eta ataria behar bezala ez erabiltzea, eta zuzenbideak ematen dizkion ekintza zibilak eta penalak gauzatuko ditu halakorik gertatuz gero.
10.BALDINTZA HAUEK ALDATZEA ETA IRAUPENA:
WEBGUNEAREN JABEAK hemen zehaztutako baldintzak aldatu ahalko ditu edozein unetan, eta hemen ageri diren moduan argitaratuko ditu, behar bezala, hala eginez gero. Baldintza hauen indarraldia horien esposizioaren araberakoa izango da; halaber, indarrean egongo dira baldintza hauek behar bezala argitaratutako beste batzuekin aldatzen diren arte.
PRIBATUTASUN-POLITIKA
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (datu pertsonalen prozesamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) eta datu-babesaren alorrean indarrean den gainerako araudian xedatzen denari jarraikiz, WEBGUNEAREN JABEAK honako hau jakinarazten dizu:
Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Tratamenduaren arduraduna WEBGUNEAREN JABEA da, eta haren identifikazio-datuak LEGE-OHARRAREN 1. puntuan bildu dira.
Zer helbururekin tratatzen ditugu datu pertsonalak?
WEBGUNEAREN JABEAK helburu hauekin tratatuko du erabiltzaileak webgunearen bitartez emandako informazioa: lehenik, eskatutako zerbitzuak kudeatzea eta zerbitzu horien ondoriozko administrazio-kudeaketa gauzatzea; bigarrenik, aldian behin WEBGUNEAREN JABEAREN jarduera profesionalarekin lotutako zerbitzu, ekitaldi eta albisteei buruzko newletterak eta komunikazio komertzialak igortzea, betiere erabiltzaileak baimena ematen badio; eta hirugarrenik, webgunearen bidez curriculumak bilduz gero, erabiltzailearen hautagaitza baloratzea.
Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?
Datu pertsonalak gorde egingo dira erabiltzaileak ez badu eskatzen bere datu pertsonalak ezabatzeko; edozelan ere, indarreko legeriak ezarritako lege-obligazioak betetzeko edo sor litezkeen erantzukizunei aurreko egiteko behar adina urtez gordeko dira datu pertsonalak.
Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
WEBGUNEAREN JABEAK erabiltzaileen datuak tratatzeko duen legitimazioa interesdunaren adostasunean dago oinarrituta.
Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Oro har, datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, baldin eta indarreko legeriak kontrakorik ezartzen ez badu.
Zer eskubide dituzte erabiltzaileek?
Erabiltzaileak eskubidea du WEBGUNEAREN JABEA berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari den edo ez egiazta diezaioten. Erabiltzaileak bere datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko eskatzeko, edo hala badagokio, ezabatzeko eskatzeko eskubidea du, besteak beste, datuak dagoeneko ez badira beharrezkoak horiek jasotzea eragin zuen xederako. Inguruabar jakin batzuetan, erabiltzaileak bere datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango du. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko bakarrik erabiliko dira. Inguruabar jakin batzuetan, eta bere egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik betiere, interesdunak bere datuak tratatzearen kontra egin dezake. WEBGUNEAREN JABEAK datuak tratatzeari utziko dio, premiazko arrazoi zilegiengatik edo erreklamazioak egin edo horien aurrean defendatzeko salbu. Aurreko eskubideez gain, erabiltzaileak bere adostasuna kentzeko eskubidea ere izango du, kontrol-agintaritzan erreklamazioak aurkezteko eskubideaz gain. Esteka honetan duzu beharrezko informazioa: www.agpd.es. Zure eskubideak materialki gauzatu ditzakezu WEBGUNEAREN JABEARI zure NANaren edo identifikatzen zaituen dokumentu ofizialaren kopia aurkeztuta edota e-mail edo posta bidez igorrita; haren identifikazio-datuak LEGE-OHARREN 1. puntuan daude bilduta.
Zer segurtasun-neurri txertatzen ditugu zure datuak babesteko?
WEBGUNEAREN JABEAK erabiltzailearen datuak beti modu erabat konfidentzialean tratatu eta horien gaineko sekretu-eginbeharra beteko du, araudi aplikagarrian xedatutakoari jarraituz. Horretarako, teknologiaren egoera, gordetako datuak zein motatakoak diren eta zein arriskuren eraginpean dauden aintzat hartuta, zure datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu.