Hortz-klinika, erreferentziazkoa Donostian 1980az geroztik
Arocena hortz-klinika José Ángel Arocena doktoreak fundatu zuen 1980an Donostiako Gros auzoan, eta erreferentziazko klinika izan da harrez geroztik Donostian.
2012an, Arocena & Ruiz Hortz Klinika bihurtu ginen, erabat berritu genituen instalazioak, eta 10 profesional baino gehiagoko talde bat osatu genuen odontologiaren diziplina guztietako adituekin, eta hori guztia gertuko tratua, tratu familiarra, galdu gabe.
Gure jakin-minari eta etengabeko prestakuntzari esker, hortz-tratamenduetako azken aurkikuntzak eskaintzeko prest gaudela berma dezakegu.
Gure tratamenduak
Profesional adituak ditugu eta kalitate handiko tratamenduen aldeko apustua egiten dugu.
Odontologia kontserbatzaile eta leheneratzaileari esker, hortzetako txantxarra prebeni, geldiaraz eta senda dezakegu fase guztietan, hortz-ehunaren suntsitze-maila edozein dela ere.
Gehiago ikusiHortz-inplanteak titaniozko finkapenak dira, organismoak berezko gisa onartzen dituenak, eta hezur-oinarrira naturalki egokitzen dira.
Gehiago ikusiPeriodontzia odontologiaren adar bat da, eta hortzen euskarri diren ehunei eragiten dieten gaixotasun edo anomalien prebentzio, diagnostiko eta tratamendua aztertzean datza.
Gehiago ikusiPazienteei gero eta gehiago axola zaie aho osasuntsuaz gain irribarre ederra ere izatea.
Gehiago ikusiOrtodontzia odontologiaren diziplinetako bat da, hortzen mugimendua aztertzean datzana. Tratamendu ortodontikoak hortzen malposizioa zuzentzen digu.
Gehiago ikusiEndodontzia odontologiaren adar bat da, hortzaren hodi erradikularrak tratatzean espezializatuta dagoena, baina kalean «nerbioa hiltzea» terminoaz da ezaguna.
Gehiago ikusiProfesionalen taldea
Arocena & Ruiz hortz-klinikan kualifikazio handiko talde bat dugu, odontologiaren alor guztietan espezializatuta dagoena.
Jar zaitez gurekin harremanetan!!
Bete honako formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.